Albisteak

Orchestre des Champs Elysees orkestraren kontzertua joateko doako autobusa izango da

Orchestre des Champs Elysees orkestra frantsesak ekainaren 1ean Donostiako Kursaal Auditorioan eskainiko duen kontzertura doako autobusean joateko aukera izango da. Izan ere, aurreko zenbait alditan bezala, Kursaal eskura egitasmoan parte hartuko du Zestoako Udalak. Kursaal Eskura proiektuak Kursaal Zentroak antolatzen dituen zenbait kontzertu eta ikuskizun interesa duten lagunen eskura jartzea du helburu, eta hori lortzeko, doako autobus zerbitzua eskaintzen du.

Interesdunek Kursaal Elkarguneko web orrian erosi beharko dute kontzerturako sarrera: www.kursaal.eus. Hainbat prezio daude aukeran, 11 eurotik hasi eta 55 eurora arte. Langabetuek eta 30 urtetik beherako interesdunek, sarrerak 3 euroko prezioan erosi ahal izango dituzte. Behin sarrerak erosita, autobuseko lekua erreserbatzea ezinbestekoa izango da 943 147 010 (luzapena 8) edo 688 735 652 telefonoetara deituta edo kultura@zestoa.eus helbidera idatzita. Autobusa arratsaldeko 18:30ean irtengo da, GI-631 errepideko geralekutik.

Programa:

41. Sinfonia “Jupiter”, Mozart
3. Sinfonia “Heroiarena”, Beethoven




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide