Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Urtero moduan, 3. adineko taldeak txango eder batekin eman dio amaiera kurtsoari. Aurreko astean, Oriora joan ziren eta bertan 6 kilometro inguruko ibilaldia egin zuten. Ibilbidean zehar, hainbat kirol jarduera egin zituzten, beheko argazkietan ikus daitekeen moduan.
Emiliano eta Amadeoren eskutik hamaiketako ederra egiteko aukera ere izan zuten. Ibilaldiari amaiera emateko Orioko Udaletxea bisitatu zuten.
Zestoako taldeak Oriora joan-etorria autobusez egin zuen eta Arroako taldeak trenez. Ibilaldi honekin 2016-2017 kurtsoa amaitu du 3. adineko taldeak eta irailean elkartuko dira berriz.
IRUZKINDU