ORLAC-EN ESKUAK antzezlana larunbat honetan
— 2019-11-07Azken urteetan ohikoa bihurtzen ari den bezala, aurten ere Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketetan hartuko dugu parte. Oraingo honetan “Orlac-en eskuak” antzezlana eskainiko dugu. Azpeitiko Soreasu antzokian izango da emanaldia, iluntzeko 21:30ean. Sarrerak lehiatilan eskura badaitezke ere, aldez aurretik eros daitezke www.azpeitia.eus webgunean 5€-ren truke.
Zestoako Antzerki Astean estreinatu genuen antzezlana, eta harrera bikaina izan zuen. Inma Izeta, Lorea Alberdi, Iñigo Dierez, Ainhoa Odriozola, Marije Izeta, Juan Alberto Gaztañaga eta Oihan Larrañegi ditu aktore lanetan antzezlanak. Ainhoa Odriozola azpeitiarrak idatziriko obra dugu, Amancay Gaztañagaren zuzendaritzarekin eta Luken Etxeberria zuzenekoan pianoarekin.
Batzuk agian gogoratuko zarete antzezlanaren nondik norakoaz, baina badaezpada hor doa sinopsia: Paul Orlac-en bizitza ezin hobea da. Munduko pianistarik ospetsuenetarikoa da, eta Ivonne izeneko emakume zoragarri batekin dago ezkonduta. Baina batzuetan patuak ezusteko desatseginak gordetzen ditu, eta Orlac jaunarenak ehun eta laurogei graduko itzulia emango du, tren istripu batean eskuak galtzen dituenean. Zorigaiztoko gertakari horrek Gogol doktorea ezagutzera eramango du. Kasuaren larritasuna ikusita, medikuak erabaki gogor bat hartu beharko du Ivonne-rekin batera: Orlac-ekin esperimentatzea, hildako baten eskuak jarriz pianista famatuari.
Espero dugu Soreasu bertan ikusiko garela. Gora antzerkia!
Egin zaitez bazkide