Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Martxoaren 14an, osteguna, Aizarnako Kultur Etxean “Osasun mentala eta nerabeak” gaiari buruzko hitzaldia egingo da, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Treba Gurasoak proiektuaren barruan. Estibaliz Ansotegi, hizlariak, eskainiko du 17:00etatik aurrera. Etxean nerabeak dituztenei zuzendua dago hitzaldia eta parte hartu nahi dutenek, izena eman beharko dute martxoaren 12a baino lehen, Gaztelekuko Whatsapp zenbakira idatzita (688 68 40 29). Gutxienez hamar pertsona beharko dira hitzaldiarekin aurrera egiteko. Gainera, hizkuntza nagusia euskara izango bada ere, aldi bereko itzulpena emango zaie behar dutenei.