Korrika amaiera ekitaldira autobusean bakarrik joango diren adingabeek baimen ofiziala eraman beharko dute
Danbolin— 2024-03-04Hilaren 24ean, Korrikaren amaiera ekitaldia egingo da Baionan. Udalak bertara joan-etorria egiteko autobusa antolatu du, eta guraso edo tutorerik gabe joango diren adin txikikoentzat hauxe erabaki da (18 urte bete gabekoak):
- Autobusa baliatu ahal izateko, autobusean joango den adin nagusiko bat izan beharko dute ezinbestean euren arduradun. Adin txikikoa eta haren gurasoa(k)/tutorea(k) arduratu beharko dira adin nagusiko arduraduna aurkitzeaz eta harekin erantzukizuna adosteaz.
- Ezinbestekoa izango da adin txikikoak atzerrira irteteko guraso(ar)en/tutore(ar)en baimen ofiziala egitea. Inprimakia gurasoek/tutoreek (guztiek,bat baino gehiago diren kasuetan) sinatu, eta Ertzaintzan izapidetu beharko dute, aurrez aurre edota egoitza elektronikoaren bitartez. Baimenean zehaztuta geratuko da autobusean doan adin txikikoaren arduraduna nor izango den.
- Autobuserako tiketa erosteko orduan ez, baina autobusera igo ahal izateko agiria (NAN) izan eta aurkeztu beharko dute, ardura bere gain hartu duen adin nagusikoarekin batera.
- Adin txikikoaren erantzukizuna baimenean agertzen den adin nagusikoarena izango da, eta ez tokian tokiko Korrika Batzordearena.