Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Datorren ostiralean, hilak 9, goizeko 10:00etan inauguratuko dute osasun zentroa. Herriko ordezkari politikoez gain, bertan izango dira Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua eta Iñigo Urkullu lehendakaria, besteak beste. Ekitaldiaren ondoren herritarrek anbulatorioa ezagutzeko aukera izango dute. Urriak 13, asteartean, hasiko da funtzionamenduan ordea zentro berria.