Multimedia

OSASUN ZENTRO BERRIAK ATEAK IREKI DITU

Gaur goizean inauguratu da Zestoako Osasun Zentro berria. Horrela, urriaren 13an hasiko da Osakidetza eraikin berrian zerbitzua ematen. Osasun zentroa 8:00etatik 15:00etara egongo da irekita astelehenetik ostiralera. Medikuntza orokorreko hiru mediku eta Pediatria eta Medikuntza Orokorreko hiru erizain izango dira bertan lanean, baita bi administrari eta astero etorriko den emagin bat ere.

552 metro koadroko eraikina da osasun zentro berria, eta Zestoako erdigunean dago kokatuta, Euskal Herria plazan. Eraikin berriak hobekuntza nabarmenak eskaintzen ditu erosotasun, irisgarritasun eta zerbitzu aldetik.

Inaugurazioan Josetxo Mendizabal Zestoako Alkateak, Iñigo Urkullu Lehendakariak, Jon Darpon Osasun Sailburuak eta Jon Etxeberria Osakidetzako Zuzendari Nagusiak hartu dute hitza. Bideo honetan duzue prentsaurrekoaren laburpen bat:




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide