Albisteak
Osinbeltz harrobia txukuntzen ari dira eta amaitutakoan udalaren esku geldituko da
— 2022-01-19Osinbeltz harrobia txukundu eta Udalaren esku uzteko akordioa sinatu zuten Udalak eta Cantera de Zestoa S.A. enpresak 2021eko ekainean. Urria inguruan hasi zen enpresa harrobia hustu eta txukuntzeko lanekin. Bost hilabeteko epean amaitu behar zituzten lanak baina siloaren erauzketan segurtasun arazo bat izan dute eta horrek, epea zertxobait luzatuko duela jakinarazi du Mikel Arregi Ertxin alkateak: “Siloa errepide ondoan dago eta segurtasun agiri bat behar da zati hori erauzteko. Tramite bat da, hori lortutakoan lan horrekin jarraituko dute. Gainontzeko lanak, ordea, martxan daude”.
Udala lanen jarraipena egiten ari da hilero eta eremu horretan zer egin aztertzen dabil. Lanak datozen hilabeteetan amaitzea aurreikusten dute eta amaitutakoan, harrobia udalaren esku geldituko da.
Egin zaitez bazkide