Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Ohiturari jarraiki, urtarrilaren 5ean iritsiko dira Errege Magoak Arroabera eta Zestoara. Arroara trenez iritsiko dira Meltxor Gaspar eta Baltasar, arratsaldeko 18:30ean. Tren geltokitik estaziora jaitsiko dira haurren danbor hotsen laguntzarekin. Hilaren 4an eta 5ean erregeei gutunak bidaltzeko postontzia jarriko dute eliza atarian, arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara bitartean.
Zestoara, aldiz, zaldi gainean helduko dira Errege Magoak. Akoa aldetik etorriko dira, arratsaldeko 18:30ean. San Juan egoitzan geldialdia egingo dute aurrena, eta gero herriko kaleak zeharkatuko dituzte. Ibilbidean zehar Gisasola egoitzan ere geldialdia egingo dute. Ondoren, haurren eskutitzak jasoko dituzte elizan.