Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Aurtengo uda sasoiko hirugarren trial ikuskizuna izango da ostegunekoa. Arroabean izan zen uztailean eta Aizarnan ere bai abuztuan. Gaztetxo eta ez horren gazteak ere erakartzen ditu mundu honek. Arratsaldeko 16:30ean trial zirkuitua prestatuko da eta pare bat orduz antolakuntzak ekarriko dituen bizikletetan txandakatuz edo norberak eramandako trial bizikletetan ibiltzeko aukera izango dute haur eta gaztetxoek. 18:30ean hasiko da Irene Caminos eta Javi Alonsoren ikuskizuna kiroldegiko aterpean.