Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Zestoako Udalak festetako egitarauaren azala aukeratzeko lehiaketa jarri du martxan. Lanak aurkezteko azken eguna datorren osteguna, hilak 11 izango da. Parte hartzeko beharrezkoa da Zestoan erroldatuta egotea, eta bakoitzak gehienez hiru lan aurkez ditzake, 21 x 21 neurrian.
Lanek ondorengo testu hauetariko bat eraman beharko dute: Zestoa Amabirjinak 2022, Zestoa Herri Jaiak 2022 edo Zestoa Festak 2022. Irabazleak 250 euroko saria lortuko du. Lan bakoitzarekin batera, karta-azal baten barruan, egilearen datuak eta Nortasun Agiriaren zenbakia idatziko dira. Lanaren atze aldean berriz, Nortasun Agiriaren zenbakia. Hori guztia (karta-azala lehiakidearen datuekin eta aurkeztu behar den lana), beste karta-azal baten barruan aurkeztuko dira.