Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Kern Pharma taldean bigarren denboraldia du Jon Agirre arroarrak, baina, aurten izango du Euskal Herriko Itzulian debuta, iaz ez baitzen itzulirik antolatu. Taldekide batzuen positiboak tarteko, bere ametsa beteko zuela adierazi zuen sare sozialetan “Ume bat zarenean amets asko edukitzen dituzu buruan, baina uste duzu inoiz ez direla egi bihurtzera iritsiko. Astelehenean horietako bat egi bihurtzera iritsiko da” zioen.
Astelehenean hasi zen Euskal Herriko Itzulia eta larunbatean bukatuko da, sei etapa izango dira beraz. Ostiraleko etapak Gipuzkoako kostaldea zeharkatuko du Hondarribiatik Ondarroara eta bidean, Arroabetik pasako da 15:00ak aldera.