Albisteak

Ostiralean hasiko dira Lasaoko San Martin jaiak

Datorren ostiralean (azaroak 9), emango diete hasiera Lasaoko San Martin jaiei. Ostiraletik igandera bitartean izango da zer gozatu auzoan. Hemen egitaraua:

Azaroak 9, ostirala:

20:00 – Txupinazoa

20:30 – Bertso afaria ANDONI EGAÑA eta MADDALEN ARZALLUS bertsolariekin. Ondoren, goizaldeko ordu txikiak arte trikitilariak, HITZEDER ETA TXILBETER

Azaroak 10, larunbata:

11:30 – Auzoko jubilatuentzat hamaiketakoa

13:00 – Umeen TXUPINAZOA. Ondoren, auzoko umeentzat bazkaria

16:30 – Frontoian haurrentzako PUZGARRIAK

17:00 – Txokolatada

Azaroa 11, igandea:

11:00 – Meza nagusia eta Zestoako Parrokiako abesbatza

11:30 – Zestoako Idiakaitz Txistulari taldearen emanaldia eta Lasaoko erraldoi eta buruhaundien kalejira.

LASAOko abere eta nekazan produktuen azoka

SALDA BADAGO




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide