Albisteak

Ostiralean hasiko dira Lasaoko Sanmartin jaiak

Ostiraletik astelehenera ospatuko dira aurtengo Lasaoko Sanmartin jaiak. Ostiraleko txupinazoarekin emango diete hasiera festei. Ondoren, bertso afaria izango dute elkartean, Maddalen Arzallus eta Andoni Egaña bertsolariekin. Larunbatean, haurren txanda izango da eta igandean, berriz, Lasaoko abere eta nekazal produktuen azoka-erakusketa egingo dute. Festak amaitzeko, meza nagusia eta auzoko jubilatuentzako hamaiketakoa egingo dituzte astelehenean.

Hemen duzue egitaraua:

Azaroak 8, ostirala

20:00. Txupinazoa.

20:30. Afaria Andoni Egaña eta Maddalen Arzallusekin. Ondoren, trikitilariak: Hitzeder eta Txibilter.

Azaroak 9, larunbata

13:00. Umeen txupinazoa eta argazki erraldoia. Gaztetxoen bazkaria eta jolasak.

16:30. Puzgarriak eta 17:00etan, txokolatada.

Azaroak 10, igandea

11:30. Idiakaitz Txistulari taldearen kalejira. Erraldoi eta buruhaundiak. Lasaoko abere eta nekazal produktuen azoka-erakusketa.

14:30. Bazkari herrikoia.

Azaroak 11, astelehena

11:00. Meza Nagusia eta Zestoako parrokiko abesbatza.

11:30. Auzoko jubilatuentzat hamaiketakoa.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide