Albisteak

Ostiralean iritsiko da 21. Korrika Zestoara

Ostiral goizean iritsiko da 21. Korrika Zestoara. Goizeko 10:24an hartuko dute lekukoa Zestoako EH Bildukoek eta herriko hainbat eragile eta elkarteren eskuetatik pasa ostean, Arroa Beheko auzo elkarteak zumaiarrei pasako die Narrondon. Ondoren, hamaiketakoa emango du Portale Kultur Elkarteak Portale taberna bertan. Iluntzean, egunari amaiera borobila emateko, bertso afaria antolatu du Korrika batzordeak, gaztetxearekin elkarlanean. Xalegi, Gurru eta Danel bertsolariak izango dira gaztetxean eta txartelak salgai daude 10 euroren truke Portale eta Koiote tabernetan eta AEK-n.

Gaztelekuan ekintzak

Korrikaren baitan, hainbat ekintza antolatu ditu Gaztelekuak. Gaur arratsaldean korrikako txapak egiteko tailerra egingo dute Euskal Herria plazan arratsaldeko, 17:00etatik 19:00etara. Ostegunean, berriz, Euskaraokea Klik ekintza antolatu dute, arratsaldeko 16:30etatik 19:00etara.

Kilometroen banaketa:

10:24 Zestoako EH Bildu (1973A Lasaoko autobus geltokia)

10:26 Lasaoko auzo elkartea (1973B KM 8+)

10:28 Zestoako udala (1974A Mallas lantoki aurreko zubia)

10:31 Zestoako futbol taldea (1974B KM7 zabalgunea)

10:35 ETB Klaudio Landa (1975 Bainuetxea)

10:39 Zestoako herri eskola/Ekain guraso elkartea (1976 Arozena Hotela)

10:41 Aizarnako eskola/Ahurra Guraso elkartea (1977 Gurutzea)

10:43 Udaleko langileak (1978A Gasolindegia)

10:45 Zestoan merkatari elkartea (1978B ! kotxeko seinalea)

10:47 Musika eskola+Danbolin+Gaztetxea+AEK+Itxaropena dantza taldea (1979 Harrobia)

10:53 Iraeta Denon artean (1980A Iraeta)

10:54 Korrika Lagunak (1980B frontoia)

10:56 San Juan egoitza(1980C autobus geltoki ingurua)

10:58 Aizarnazabalgo udala (1981 goiko zubia)

11:04 Arroa Goiko auzo elkartea (1982A Oliden baserriko bidegurutzea)

11:06 Arroa Beheko eskola (1982B biribilgunea)

11:09 Bakun itzulpenak (1983 Agoteko bidegurutzea)

11:16 Arroa Beheko auzo elkartea (1984 Bombas Azcue )




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide