Albisteak
Ostiraleko “Gabe” klown kale antzerkia kiroldegiko aterpean izango da
— 2024-08-29Testurik, konplexurik eta nahikeriarik gabeko ikuskizuna da. Bi clown aktorek bi etxegabe antzezten dituzte, pailazo arloteen tradiziorik garbienean, “Clochards” ak. Virginia Imaz Quijerak zuzendutako testurik gabeko etengabeko sormen ariketa da. Karmelo Muñoz eta Ander Muñozek antzezten duten eta adin guztietakoentzat da egokia. 55 minutuko iraupena izango da.
Kale antzerkia Udalak antolatu du eta Eusko Jaurlaritzaren Kulturaren eta Hizkuntza Politika Sailaren diru-laguntza jaso du.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide!
Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide