Ostiralera arte eros daitezke 23. Korrikarako kilometroak
Danbolin— 2024-02-28Martxoaren 14an hasiko den Korrikarako kilometroa erosi nahi duten talde zein eragileek ostiralera arte izango dute horretarako aukera. Erakundeek, enpresek nahiz herritarrek eskuratu dezakete kilometroa, 425 euroren truke; kilometro erdiak, berriz, 225 euro balio du.
Kilometroa erosi nahi dutenek Korrikako Urolako arduradunarekin jarri behar dute harremanetan (
ane-arrizabalaga@aek.eus). Mezuan honako datu hauek jakinarazi beharko dira: NA zenbakia, izen-abizenak, helbidea, herrialdea, herria, posta kodea, telefonoa eta e-posta. Mezua jaso ostean, arduraduna jarriko da harremanetan norbanako bakoitzarekin, eta adieraziko dio nola ordaindu behar duen kilometroa.
Martxoaren 14tik 24ra izango da 23. Korrika, Harro Herri lelopean. Irunen hasiko da, eta Baionan amaitu. Zestoara martxoaren 20an iritsiko da, asteazkenean, goizaldeko 3:40an, Aizarnazabal aldetik.”