Albisteak

Ostolazari omenaldia egingo zaio Arroagoian, bere jaioterrian

Agustin Ostolaza Etxaniz, Zestoako Elosu baserrian jaio zen 1946an. Arroan bizi izan zen ezkondu eta gutxira arte, gero Errenteriara joan zen bizitzera. Azkenik, erretiroa hartu zuenetik Zarautzen bizi da.

Herri kirol munduan, oso gizon ezaguna izan da 100-150 kilo bitarteko harriekin errekor bat baino gehiago egina da eta bere garaiko Perurena eta Urtain bezalako harri-jasotzaileei apustuak irabazia. Jokatutako apustu guztiak irabazi omen zituen.

Aizkolari eta harri jasotzaile artean merezitako omenaldia egingo zaio gaur, abenduaren 29an, arratsaldeko 17:30ean Arroagoian. Hogei harrijasotzaile inguru elkartuko dira bertan eta baita izen handiko aizkolariak ere.

 

Aizkolariak:  

Patxi Astibia, Miel Mindegia , Jose Ignacio Orbegozo “Arria II”

Donato Larretxea, Angel Arrospide, Luis Txapartegi

Xabier Orbegozo, Mikel Larrañaga, Iker Vicente.

 

Harri-jasotzaileak:

Joxe Ramon Iruretagoiena, Joseba Ostolaza

Jesus Mari Iruretagoiena, Iban Ugartemendia

Josetxo Urrutia, Josu Urbieta, Imanol Goikoetxe

Hodei Iruretagoiena, Guzta

Kortaberri, Galarraga, Jokin Eizmendi, Inhar Urruzuno

Julen Diaz, Jon Goenatxo, Gorka Etxeberria, Mateo Coloma

Mikel Lopetegi, Jon Gisasola, Urtzi Telleria?, Aimar Irigoien?

Udane Ostolaza

 

Hemen Ostolazaren lorpen batzuk:

– 1965. urtean, Tolosan Paskualtxoren aurka egin zuen apustu bat. 100kg-ko zilindrika 10 minutuko 3 txandatan, minutu bateko bentajarekin.

Aurkariak 81-78-68 eta Ostolazak 82-77-74 altxa aldi egin zituen.

-1968an Azpeitian Urtain eta Iturralden aurka. 100 kg-ko zilindrika zaharra, 10 minutuko 3 txandatan, Urteinen aurka esku bakarraz, 25 altxa aldiko abantailarekin eta Iturralderi 6 altxa aldikoarekin. Urtainek 70-64-57, Iturraldek 80-78-80 eta Ostolazak 95-81-73.

– 1970ean Azpeitian Espainiako txapelketan 112kg-ko lau harri zahar 5 minutuko txandatan. 30-43-43-18 altxa aldi.

-1973an Azpeitian errekorra hautsi zuen 125 kg-ko zilindrika 10 minutuko 3 txandatan altxatzen: 62-62-63 = 187

-1978an Perurenaren aurka Tolosan. 125 Kg-ko zilindrikarekin 10 minutuko 3 txandatan. Perurenak 70-66-63 eta Ostolazak 72-72-73




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide