Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Urtebeteko etenaldiaren ondoren, bueltan da Kobaz Kobaz Trail lasterketa arrakastatsua. Antolatzaileek VI. edizioaren data iragarri berri dute: 2022ko otsailaren 13an izango da.
Izen-emateak abenduaren 3an zabalduko dituzte www.kirolprobak.com webgunean. Ohi bezala, bi ibilbideren artean aukeratu beharko dute korrikalariek: ibilbide laburra (Artzei, 15km) edo luzea (Zaldei, 26km). 600 dortsal jarriko dituzte eskuragarri eta prezioak 18€ eta 28€ izango dira. Antolatzaileek adierazi dute lanean ari direla eta “erabaki bezain laster” emango dutela lasterketaren inguruko xehetasun gehiago.