Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Zestoako Gaztetxearen aurkako epaia atera zuen, pasa den ostiralean, Azpeitiko auzitegiak. Gazte Asanbladako kideek epai hau gaitzetsi eta gaztetxearen aldeko borrokan berretsi egiten direla adierazi zuten astelehenean, Donostiako gotzaindegiaren aurrean egindako prentsaurrekoan. Hori dela eta datorren iganderako manifestazioa deitu dute Zestoan. Igandean, otsailaren 4an, izango da goizeko 12:30ean herriko plazatik hasita.