Otsaileko egitaraua iragarri du Gaztelekuak
Danbolin— 2023-01-26
Hilaren 2an hasiko dituzte otsaileko ekintzak Gaztelekuan. Hilabete honetan ere egitarau oparoa izango dute haur eta gaztetxoek:
- Otsailak 2-3-4: sukaldaritza: San Blas opilak
- Otsailak 11: inauterien prestaketa
- Otsailak 14: nezeser-margoketa tailerra (2. zikloa). 16:45-17:45 edo 18:00-19:00. Aurrez izena eman behar da (688 684 029).
- Otsailak 14: yoga tailerra Arroabean. 17:00-18:00 HHkoentzat; eta 18:15-19:15 LHkoentzat. Aurrez izena eman behar da (688 684 029).
- Otsailak 18: inauteriak (umeen mozorro-desfilea behintzat egongo da).
- Otsailak: nezeser-margoketa tailerra (1. zikloa). 16:45-17:45 edo 18:00-19:00. Aurrez izena eman behar da (688 684 029).
Barbantxo:
Otsailak 3 eta 17: Arroabean. 17:00etan.
Otsailak 10 eta 24: Zestoan eta Aizarnan. 17:00etan.