Otsaileko mus txapelketa Aizarnan

Aitzbarna Elkartean eta ohiturari jarraituz,  aurten ere ospatu dugu   mus txapelketa azkarra. Mus txapelketa honek xarma berezia du herrian  eta hemen txapela janzten  duen bikoteak harrotasunez erakusten du urtean zehar.

Urte asko dira Zestoako  morroi peri egunean ospatu ohi zela  mus txapelketa hau, orain otsaileko azken ostiralean ospatzen dugu  eta denborak   ohitura finkoa bihurtu du berau.

Nahiz elkarteak antolatu,  txapelketa  herrikoia da, beraz   herriko ostalariak ere sariak jartzen dituzte ekintzari bultzada  emanaz. Esan behar izurritea dela eta  azken hiru urtetan  ez dela  ospatu mus txapelketa hau. 

Ezaguna dugunez txapelketa, ez dago asko gehiago esan beharrik, beraz  goraipatzeari utzi  eta  txapeldunak aipatuko ditut.  

Txapelak janzten  ez dut uste lehen aldia duenik bikote honek,  orain  beste bat gehiago armairuan jasotzeko.

Txapeldunak, Jon Aldalur eta Eneritz Erkizia  dira.

Bigarren sailkatuak Jose Miguel Egiguren eta Eñaut Eizagirre.

 Zorionak eman behar laukoteari.

Jon Egiguren

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide