Palestinar erresistentziaren aldeko mendi erronka: xehetasunak
Danbolin— 2025-10-24Azaroak 1ean palestinar erresistentziaren aldeko mendi erronka antolatu dugu Urola Erdiko GKStik. Honen helburua eskualdeko 11 tontorretan Palestinako bandera bana jartzea izango da (Txalintxo, Munoaundi, Samiño, Kakute, Xoxote, Erlo, Ertxin, Santa Engrazi, Munomendi, Sañu eta Arauntza). Guztira, 54 kmko ibilbide zirkular bat osatuko dugu, eta ibilbide hori 9 zatitan banatuta egongo da. Bertan, eragileek eta norbanakoek parte hartu ahal izango dute, eta bakoitzak nahi dituen zati guztiak egiteko aukera izango du.
Ibilbidean zehar postuak jarriko ditugu janaria eta edariarekin, eta, horretaz gain, parte hartzaileak herrietako plazetatik igarotzen direnean hauei harrera egingo diegu.
Izena emateko postuak ostiral arratsaldean 18etatik 20etara eta larunbatean 11tatik 13era nahiz 18tatik 20tara jarriko ditugu, Azpeitian, Azkoitian eta zestoan. Bertan, boluntario gisa lagundu nahi duenarentzat ere izena emateko aukera egongo da. Gorde data eta hasi prestatzen!
Egin zaitez bazkide

