Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Urola Erdiko GKSk antolatuta, larunbat honetan, azaroak 1, Palestinaren erresistentziari elkartasuna adierazteko mendi erronka antolatu du. Helburua, eskualdeko 11 tontorretan Palestinako bandera jartzea izango da eta dagoeneko zein tontor izango diren jakinarazi du taldeak. Txalintxo, Munoamendi, Samiño, Kakute, Xoxote, Erlo, Ertxin, Santa Engrazi, Munomendi, Sañu eta Arauntzatik igaroko da mendi martxa.
Guztira, 54 kilometroko ibilbide zirkularra osatuko dute, bederatzi zatitan banatuta. Parte hartzaileek nahi dituzten zatiak egiteko aukera izango dute, norbanako zein eragile modura.
Ibilbidea zestoatik
Ibilbideak herria eguerdian zeharkatuko du: bosgarren zatia Xoxotetik Zestoara izango da eta 13:30 inguruan iristea aurreikusten da. Seigarren zatia, berriz, Zestoatik Ertxinera abiatuko da, 15:50ean irteera eginez. Herritik Ertxinera bitarteko zatian, Palestinako ikurrina Agirok eramango du, eta Zestoako mendi taldea izango da tontorrean bandera jartzeaz arduratuko dena.
Antolatzaileek herritarrei gonbita luzatu diete plazan elkartu eta parte hartzaileei harrera egiteko. Hoerrela, eguerdian eta arratsalde hasieran Zestoako plazan giroa sortuko dela espero da eta bertan parte hartzaileei janaria, edaria eskainiko zaie.
Ibilbidearen zati banaketa eta ordutegiak:
· Azpeitia – Munoamendi (5,15 km) → 6:00
· Munoamendi – Samiño (11,5 km) → 7:35
· Samiño – Azkoitia (20,2 km) → 10:15 (Kakute)
· Azkoitia – Xoxote (29,3 km) → 11:40
· Xoxote – Zestoa (37,5 km) → 13:30
· Zestoa – Ertxin (40,9 km) → 15:50 (Azkoitia)
· Ertxin – Santa Engrazi (45,4 km) → 16:45
· Santa Engrazi – Munoamendi (49 km) → 17:55
· Munoamendi – Azpeitia (54 km) → 19:55
· 20:40 inguruan Azpeitiko plazara iritsiera