Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Datorren larunbatean, hilak 6, 13:30ean Palestinari elkartasuna adieraziz ‘Genozidioa stop! Palestina askatu’ lelopean argazkia aterako da plazan, barreretan eta horrekin batera, festa guztietan zehar elkartasuna adierazteko Palestinaren aldeko zapia erosi eta erabiltzera gonbidatu nahi ditugu herritarrak. Zapiak salgai egongo dira Erdikalean ostiralean 12:30-14:00 eta 19:00-20:30 bitartean eta larunbatean 12:00-13:30 eta 19:00-20:30 bitartean.
Antolatzaileek horrela adierazi dute: “Jai-giroan ospatzeko egunak iritsi zaizkigu Zestoara, baina ez dugu ahaztu nahi une honetan bertan Gazak bizi duen sarraskia. Zestoatik elkartasun keinu txiki bat egin nahian antolatu dugu ekimen hau eta herritar guztiak gonbidatzen ditugu zapia erosi eta argazkia ateratzera gerturatzera”. Gernika-Palestina herri ekimenaren barruan antolatuta dago eta zapiekin ateratzen den dirua bertara bideratuko da.