Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Apirilean hasitako pantailen inguruko hitzaldi zikloa amaitzear da. Bihar, ostirala, izango da Udalak antolatutako lau saioetako azkena. Hitzaldia Alonderoko aretoan izango da, arratsaldeko 17:30ean hasita, eta Telmo Lazkanok emango du. Azken saio honetan, mugikorrek eta sare sozialekiko harreman osasuntsua nola eraiki izango da hizpide.
Saioa irauten duen bitartean, zaintza zerbitzua eskainiko da Gaztelekuan, 17:15etik 19:45era. Zerbitzu hori erabili ahal izateko, aurrez izena eman beharko da 688 684 029 WhatsApp zenbakira idatzita.