Albisteak

Pantailen inguruko lehenengo hitzaldia izango da astelehenean

Udalak pantailen erabilerari buruzko hitzaldi zikloa antolatu du, astelehenetik hasita eta maiatzera arte luzatuko dena. Guztira lau hitzaldi izango dira, eta lehenengoa martxoaren 31n egingo da, astelehenean, Alonderon, arratsaldeko 17:30ean.

Lehen hitzaldi honetan pantailek eta adikzioek osasun mentalean duten eragina izango dute mintzagai. Saioa Maitane Ormazabalek gidatuko du; bera psikologoa, psikoterapeuta eta aholkulari psikoemozionala da. Hitzaldia eskaintzen den bitartean, zaintza zerbitzua egongo da Gaztelekuan, 17:15etik 19:15era. Zerbitzu horretarako aurrez izena eman beharko da 688 684 029 WhatsApp zenbakian.

Hona hemen zikloko gainontzeko hitzaldiak:

Apirilaren 8an, asteartez: “Nerabezaroan barrena: beldurrak, balioak, autoestimua eta identitate eraikieraren garrantzia”, 17:30ean Alonderon. Maitane Ormazabal hizlari.

Apirilaren 29an, asteartez: “Mugikorrek eta sare sozialek ezkutatzen dutena”, 17:30ean Arroabeko eskolan. Telmo Lazkano hizlari.

Maiatzaren 9an, ostiralez: “Mugikorrekin eta sare sozialekin harreman osasuntsua eraikitzen”, 17:30ean Alonderon. Telmo Lazkano hizlari.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide