Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Ekintza goizeko 11:30ean hasiko da liburutegian, eta 2 eta 5 urte bitarteko haurrei zuzenduta egongo da. Ipuin eta jolasen bidez, helburua haurrek liburuetara gerturatzea izango da, beti ere helduekin batera.
Antolatzaileen arabera, ekintzak patxadazko aisialdia sustatzea eta haurrei kalitatezko denbora eskaintzea du xede. Aldi berean, euskaraz jolasteko eta liburuekin gozatzeko aukera ere eskainiko du.