Albisteak
Patxi Saizek kontzertua eskainiko du ostiralean Portalen
— 2025-04-08Portale Kulturguneak antolatuta, Patxi Saiz musikari getariarrak kontzertua eskainiko du apirilaren 11n, ostiralez. Arratsaldeko 19:00etan hasiko da, Portaleko terrazan.
Patxi Saizek beti defendatu izan du Euskal Herriaren izaera, kultura eta hizkuntza bere kantuetan. Pasa den urtean kaleratu zuen bere azken diskoa, “Kantatzen duen herria gara”, eta bertan ere ildo berari eusten dio. Euskal kantagintza tradizionala izan du beti eredu, eta gaur egun ere “estilo berean” jarraitzen du lanean.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide