Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Pauso Berriak ekimenarekin akordioa sinatu du Zestoako Udalak. Akordio horren bidez, Jurdan Arakistain herritarrak urtebeteko praktikaldia egingo du udaletxean. Kiroldegian edo udal brigadan arituko da Arakistain datozen hilabeteetan. Pauso Berriak egitasmoaren helburua adimen desgaitasuna duten pertsonak euren garapen pertsonal eta soziala ahalbidetuko duten lanpostuetan txertatzea da. 2010ean sortu zen programa eta Atzegik eta Gureakek kudeatzen dute.
Argazkia: Zestoako Udala