Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Aizarnako Herri Elkarteak antolatuta, Pazko festa ospatuko dute datorren larunbatean, hilak 4, Aizarnan. Urtero legez, egun osoko egitaraua antolatu dute auzotarrek. Goizean zehar artisau azoka, trikitilariak, euskal dantzak eta umeentzako ekintzak izango dira. Eguerdian, berriz, txahal erreaz eta txotxeko sagardoaz gozatuko dute bertaratzen direnek. Bestalde, egun guztian zehar gurpila gaiaren inguruko erakusketa egongo da ikusgai.