Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Aizarnarrak dagoeneko prest daude aurtengo Pazko Jaietarako eta hilaren 31rako egitarau zabala antolatu dute. Egun borobila izango da larunbatean Aizarnan eta goizetik hasita trikitilariak arduratuko dira giroa alaitzeaz.
Festa 11:00etan hasiko da ohiko artisauen azokarekin. Plazan hamaika postu bilduko dira: Aizarnako Eskolako ikasleak, Amalda Biobotanika, Ametsen Txokoa, Ertxiñeko Arrautza Ekologikoak, Iraia Belarritakoak, Ixiar eta Lurdes Akuarelak, Kike Kikorro, Lanaland, Maika Hand Made, Sara Sendabelarrak eta Uxoa Oihalezko Osagarriak izango dira.
Bitartean, 11:30ean, haurrentzako txokoa izango da. Eguerdi partean, berriz, 14:30ean, arkume errea bazkaltzeko aukera egongo da, txotxeko sagardoarekin lagunduta. Bazkarirako tiketak egun berean eskuratu ahal izango dira.
Aizarnako Herri Elkarteak bertaratzen diren guztiei baserritarrez janzteko deia zabaldu die.