Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Osasun Sailaren datuen arabera, PCR probetan zazpi kasu positibo atzeman dira azken orduetan Zestoan. Atzoko egunez, Osakidetzak 11.125 PCR proba egin zituen EAE-n eta horietatik 579 positibo detektatu dira: 252 Bizkaian, 188 Gipuzkoan eta 131 Araban. Azken 24 orduetan, EAE-tik kanpo bizi diren 8 pertsonak ere positibo eman dutela jakinarazi du Osasun Sailak. Hiru lurraldeetan, 320 lagun daude ospitaleratuta, horietatik 55 ZIUn.