Albisteak

Pentsio duinak aldarrikatzeko kontzentrazioei eutsiko diete astelehen honetan

Zenbait astetako etenaldiaren ondoren, bueltan izango dira pentsio duinen aldeko kontzentrazioak. Hala iragarri du 3Z taldeak eta datorren astelehenetik aurrera, astero bilduko dira, eguerdiko 12:00etan, Gurutzean.

Bestalde, adinekoei eskainitako hainbat ikastaro eta ekintza antolatzen dabiltzala azaldu dute 3Z-ko kideek. Besteak beste, Whatsappa egoki erabiltzen ikasteko saioak, kantari aritzeko koroa edo eskulanak egiteko ikastaroa prestatzen ari dira. Informazio gehiago nahi dutenek 681671796 telefonora deitu beharko dute.

Adinekoen mahaia

Asteleheneko kontzentrazio eta ikastaroez gain, beste zenbait kontutan dabiltza buru-belarri 3Z-ko kideak, horien artean, Adinekoen mahaia. Iraurgi Berritzenekoak bidelagun hartuta, herrian zaintza esparrua nola hobetu, bakarrik dauden pertsonei laguntza nola eman eta era guztietako formakuntza saioak antolatzeaz arituko dira saio horietan.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide