Albisteak

Pentsiodunak beste astelehen batez elkartu dira, pentsio duinak aldarrikatzeko

Herriko pentsiodun eta jubilatuek deituta, pentsio duinak aldarrikatzeko elkarretaratzea egin dute beste astelehen batez. Pentsio, osasungintza eta zaintza sistema publiko duinak aldarrikatu dituzte Gurutzean. Astero dute hitzordua finkatuta, astelehenetan, eguerdiko 12:00etan, Gurutzean.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide