Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduaren I. bizikleta martxa iritsiko da gaur, arratsaldeko 18:00etan herrira. Zestoako Pentsiodunen Mugimenduko kideek harrera egingo diete.
Gaur hasiko da martxa Donostian, eta hamahiru egunetan Euskal Herriko eskualde guztiak zeharkatuko ditu, pentsio publiko duinen aldeko borrokarekin jarraitzeko. Martxak hiru lelo izango ditu: 1.080 euroko gutxieneko pentsioak aldarrikatzea, zerbitzu publikoen defentsa eta zaintza lan partekatuen aitortza.