Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduaren I. bizikleta martxa Zestoara iritsi zen atzo arratsaldean. Zestoako Pentsiodunen Mugimenduko kideek eta Mikel Arregi alkateak egin zieten harrera Laranjadi plazan.
Atzo hasi zen martxa Donostian, eta hamahiru egunetan Euskal Herriko eskualde guztiak zeharkatuko ditu, pentsio publiko duinen aldeko borrokarekin jarraitzeko. Martxak hiru lelo izango ditu: 1.080 euroko gutxieneko pentsioak aldarrikatzea, zerbitzu publikoen defentsa eta zaintza lan partekatuen aitortza.