Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Zestoako “Gurutze” Pentsiodun eta Jubilatu elkarteak antolatuta, pentsioei buruzko hitzaldi informatiboa izango da gaur, arratsaldeko 19:00etan, Udaletxean. Mikel de La Fuente, EHUko Lan eta Gizarte Segurantzako irakaslea izango da hizlari. Besteak beste, gaur egungo pentsioen egoera, alarguntasunaren inguruko aldaketak edota euskal pentsio sistema propioaren inguruko aurreikuspenak izango ditu de La Fuentek hizpide. Hitzaldiaren iraupena ordu eta laurden ingurukoa izango da.