Pentsionistek asteleheneroko elkarretaratzeak hasi dituzte
Danbolin— 2023-09-19Udako etenaldiaren ostean, bueltan dira Zestoako Pentsiodunen Mugimenduak deitutako astelehenetako elkarretaratzeak. Gurutzean elkartu ziren atzo, eguerdiko 12:00etan Pentsioak, osasun zerbitzuak, zaintza duina, banketxe lapurrik ez, pribatizaziorik ez! lelopean. Hemendik aurrera, astelehenero bilduko dira ordu eta leku berean.