Albisteak

Piano eta saxo kontzertua eskainiko dute gaur arratsaldean elizan

Leire Cigaran piano jotzaileak eta Daniel Miguel Guerrero saxofoi jotzaileak kontzertua eskainiko dute datorren gaur arratsaldean elizan. Zestoako Udalak antolatu du kontzertua, parrokiaren laguntzarekin. Saioa arratsaldeko 19:00etan hasiko da.

Besteak beste, J.B. Bach, Camille Saint-Saes, Franz Liszt, Isaac Albéniz, Astor Piazzola edota Geoge Gershwin artisten doinuak eskainiko dituzte.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide