Albisteak

Piaspe proiektu eolikoaren inguruko informazioa emateko bilera deitu du Udalak

Piaspe parke eolikoari buruz informazioa eman eta herritarren iritziak jasotzeko batzar irekia du Zestoako Udalak. Datorren azaroaren 4an izango da hitzordua, arratsaldeko 19:00etan, Kultur Etxeko areto nagusian.

“Batzar honen helburua da Statkraft enpresak Azpeitiko, Zestoako eta Errezilgo lurretan eraiki nahi duen parke eolikoari buruz Udalak duen informazioa herritarrei jakinaraztea eta euren iritziak, galdera eta kezkak jasotzea da, guztion artean gai honi dagokion bide-orria zehazten joateko” azaldu du erakundeak.

Bestalde, Udalak jakinarazi du bilera horretan ez dela egongo Statkraft enpresako ordezkaririk, eta aretoaren mugak direla eta, Zestoan erroldatuta daudenek izango dutela bertara sartzeko lehentasuna. Hori horrela, batzarrera joan nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute internet bidez edo udaletxean.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide