Albisteak

Piaspeko parke eolikoari ezetza eman zaio ingurumenagatik

Eusko Jaurlaritzak ez dio ingurumen baimenik eman Statkraft enpresak Azpeitiko, Errezilgo eta Zestoako lurretan egin nahi zuen Piaspe parke eolikoari. Ingurumen txostenak dio proiektua “bideraezina” dela, kalte handiak eragingo lizkielako hegaztiei eta habitat babestuei: 93 espezie identifikatu dira, horietatik 25 babes berezikoak eta 18 mehatxupean.

Bost aerosorgailu jartzeko asmoa zegoen, horietatik bi Zestoako lurretan (Errezilgo mugan), baina arrisku handia dago hegaztiek errotekin talka egiteko, eta 8.000 m² baino gehiago kaltetu litezke modu iraunkorrean.

Azpeitiko, Zestoako eta Errezilgo udalek erabakia “ontzat” jo dute, hasieratik eskatzen baitzuten ingurumen babesa, kontrol publikoa eta tokiko onura bermatzea.

Sañu Bizirik, Errezil Bizirik eta beste elkarteek ere hasieratik egin dute aurka, mobilizazio eta alegazioekin.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide