Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Hilabeteko geldialdiaren ostean, atzo ekin zieten berriro Gipuzkoako euskal pilota egokituko txapelketako jardunaldiei. Adimen urritasuneko kategoriko jokalariek txapelketako laugarren jardunaldia jokatu zuten Mutrikun. Jurdan Arakistain zestoarrak bi partida jokatu zituen eta ez zuen zorterik izan, biak galdu zituen. Hurrengo jardunaldia Alkizan izango da, maiatzaren 15ean.
Martxoaren 6an hasi zen Euskal Pilota Egokituko Gipuzkoako Txapelketa. Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak (GEPF) eta Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak (GKEF) elkarlanean antolatutako eta Gipuzkoako Foru Aldundiak lagundutako txapelketa da.
Argazkia: Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioa