PILOTA PARTIDA BAKARRA OSTIRALEAN 7etan KIROLDEGIKO FRONTOIAN.

 

 

Urte Berri On!!!  Gabonetako oporrak amaitu ondoren, hemen gara berriro ere pilotako kartelera eta txapelketei buruzko informazioa luzatzeko.

Eskuz banakako lehia bukatuta, eskuz binakakoak hartuko dio lekukoa Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketan. Bigarren urteko alebinak eta infantilak (hauek 1. eta 2. mailan banatuta) lehiatuko dira.

Bai alebinetan bai infantiletan, itzuli bateko ligaxka jokatuko dute lehenik, urtarrilaren 12ko jardunalditik otsailaren 9kora bitartean. Multzo bakoitzean 1. eta 2. postuan sailkatzen diren bikoteek Gipuzkoako Txapelketa jokatuko dute, eta 3. postutik 6.era bitartekoek eskualdeko txapelketak, Ekialdekoa eta Mendebaldekoa.

Hiru txapelketa horietan otsailaren 16ko asteburuan hasiko da bigarren fasea, eta ligaxka hori martxoaren 5ekora bitarte luzatuko da.

Herriko pilotarien dagokienez, 2.urteko alebinetako 2 bikotek jokatuko dute asteburu honetan. ZESTOA 1 ( Mantzisidor /Luluaga ) herriko kiroldegian izango dira ostiralean 19:00etan HERNANIko bikotearen aurka. ZESTOA 2 ( Aldalur /Zubeltzu)  Oiartzunen jokatuko dute larunbatean 16:30ean.

Palazko bikoteak Mutrikun arituko dira larunbatean goizeko 11:00etan.

Bestalde, Odriozola pilotariak larunbat arratsaldean  Zizur Nagusiko XXV lauterdiko Txapelketan arituko da Bergarako Rezustaren aurka.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide