PILOTA TALDETIK OHARRA

Urtero bezala, Zestoako Pilota Taldeak , herriko txikienentzat ere entrenamendu saioak antolatu ditu. Zestoako Herri Ikastetxera  deialdeia luzatu dugu ikasleentzako , Pilota Eskolako saioen ordutegiaz berri emateko eta ikastetxeko ikasleek aukera izan dezaten gure kirola den honekin eurek duten harremana lantzeko.

Entrenamenduak, 2012 eta 2013 urteetan jaiotako umeentzat zuzenduta daude ( Aurrebenjaminak ),  eta astelehenetan 5etatik 6tara izango dira Kiroldegiko Frontoian. Entrenamenduak ,Urriaren 7an hasiko dira baina aurretik izena ematea komenigarri da. Astelehenetik Ostegunera frontoian izango da aukera izena emateko, bertan izango bai dira entrenatzaileek beste taldeak entrenatzen.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide