Albisteak

Pilotan ferderatutako herritarrek Zestoako pilotalekuak erabili ahal izango dituzte

Pilotan federatuta dauden herritarrek Zestoako Gurutzeaga pilotalekua eta auzoetako pilotaleku guztiak erabili ahal izango dituzte gaurtik aurrrera. Udalak jakinarazi du gehienez bi pertsonak erabili ahal izango dutela pilotaekua aldi berean. Erabiltzaileek osasun agintaritzak jarritako distantzia eta garbitasun baldintzak bete beharko dituzte. Zestoako Abantzu Pilota Klubeko kide diren federatuek izango dute pilotalekuak erabiltzeko lehentasuna. Arratsaldetan egingo dituzte entrenamenduak, Iraeta, Aizarna eta Arroabeko frontoietan.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide