Paperekoa

[PINTADA] Datorren denboraldia

2024/25 denboraldia atzean utzi dugu, eta harro esan dezakegu urte borobila izan dela Zestoa Futbol Taldearentzat. Sei talde izan ditugu denboraldian zehar, eta guztion lanak, konpromisoak eta ilusioak harrotasunez betetzen gaitu.

Orain, atsedenaldiaren unea iritsi da, baina gu dagoeneko datorren denboraldiari begira gabiltza eta helburua ahalik eta talde gehien osatzea da. Horretarako, futbolean jokatzeko gogoz dauden neska-mutilen bila gabiltza, edozein adinetakoak, esperientzia izan ala ez, denak beso zabalik hartuko ditugu. Dei berezi bat zabaldu nahi diegu neskei, jokalari berriak behar baititugu taldeak osatu ahal izateko.

Zestoa Futbol Taldeko zuzendaritza




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide