Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Gure Eskuk Pirinioetako 300 gailur baino gehiago argiztatuko ditu Kataluniako plataforma batzuekin elkarlanean datorren uztailaren 2an. ‘Pirinioetako bidea’ izenburupean egingo dute erabakitzeko eskubidearen aldeko egitasmoa.
Atzo, asteazkena, Zestoan egin zuten ekimenaren aurkezpena, Alonderoko kultur aretoan. Hamahiru zestoar Pirinieo erdiko 3.000 metroko bi gailur argitzatzera joango dira, mendian federatuta daudelako. Gainontzeko herritarrek Manttale mendira joan ahal izango dute. Horretarako izen ematea zabalik dago internet bidez viapirinenca.cat atarian. Horrez gain, egitasmoaren berri emateko mahaia jarriko dute asteburuan Erdikalean eta bertan ere izena eman ahal izango da.