Albisteak

‘Pirinioetako bidea’ egitasmoa aurkeztuko dute asteazkenean Alonderon

Gure Eskuk Pirinioetako 300 gailur baino gehiago argitztatuko ditu Kataluniako plataforma batzuekin elkarlanean datorren uztailaren 2an. Erabakitzeko eskubidearen aldeko egitasmoa izango da. Euskal Herritarrek 115 gailur bete beharko dituzte Jaizkibeletik Benasquera.

Zestoarrek ere hartuko dute parte ekimenean. Berako Manttale mendira joango dira hain zuzen, eta dagoeneko eman daiteke izena viapirinenca.cat atarian. Arratsaldeko 18:00etan irtengo da autobusa Zestoatik. Iluntzeko 22:00etan piztuko dituzte argiak Manttalen eta amaitutakoan herrira itzuliko dira.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide