Albisteak

Pirinioetara irteera antolatu du Agiro Mendi Klubak

Pirinioetara irteera antolatu du Agiro Mendi Klubak hilaren 6 eta 7rako. Larunbat goizean irtengo dira Zestoatik Rio Gallegora eta han, rafting-a egingo dute. Gaua, Rigloseko aterpetxean pasa eta hurrengo goizean Jaka inguruan zeharkaldia egingo dute. Irteeran parte hartzeko izena eman beharko da uztailaren 3a baino lehen, 665 75 69 52 (Mikel) telefonora deituta. Parte hartu nahi dutenek 80 euro ordaindu beharko dituzte.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide